XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

erremu. Ik. erramu.

erremusina. iz. (Ipar.) Limosna.

erremusinagile. iz. (Ipar.) Erremusinalaria.

erremusinalari. iz. (Ipar.) Erremusina eskatzen duena.

erremuskada. iz. Purrustada.

Gurasoek agintzen dutena erremuskada eta mukerkeria gabe egitea.

1 erren. iz. (batez ere GN) Arantza.

2 erren. Ik. 1 errain.

errenal. iz. Giltzurrunei dagokiena.

errenazentista. izond. 1. Errenazimentuari dagokiona.

iz./izond. 2. Errenazimentuari dagozkion jokamolde eta ekintza-gertaeretan parte hartzen duenaz esaten da.

Pintore errenazentistak.

errenazimentu. iz (maiusk.) Europako XV-XVI. mendeetako mugimendu kulturala, literatura, arte eta zientzietan susperraldia eta berrikuntza ekarri zuena, antzinako mundu klasikoaren hainbat alderdi eredu hartuz eta norbanakoaren garrantzia azpimarratuz.

errenbes. izond. (Z) Kontra egiteko joera duen pertsona.

errenboltso. iz. Erosleak salgaia bere etxean jasotzean egiten duen eskurako ordainketa, salgaiaren balioa gehi garraio-gastuak ordaintzen dituenekoa.

errenda(tu). du ad. (Ipar.)

1. Eman, itzuli.

Laudorioak errendatzen dizkizut, ene jauna.

da/du ad. 2. Bilakatu.

Beren faltaz errendatu dira on-behar.

da ad.

3. Errenditu. Jainkoaren borondatean errendatua egotea.

errendimendu. iz.

1. (Fis.) Edozein sistematan ematen eta hartzen den energiaren arteko erlazioa (1 baino txikiagoa izaten da.)

2. (Ekon.) Produktu baten ekoizpenean, lortutako kopurua eta erabili diren bitartekoen arteko erlazioa.

3. (Ekon.) Inbertitutako diru-kopuru edo kapitalak duen errentagarritasuna

4. (Kim.) Erreakzio batean produktu bihurtzen den substantzia baten molekula-portzentaia.

errendi(tu). da/du ad. (Heg.)

Aurre egiteko gauza ez dela gertatu edo utzi; bereziki etsaiaren aurrean amore eman, aurre egiteari utzi.

Etsaiaren eskuetara errenditu.

errendizio. iz.

1. Errenditzearen ekintza eta ondorioa.

2. (Mil.) Oro har, etsaiarekiko hitzarmenaren bidez, setiatutako tropa edo gotorlekuak armak uzten ditueneko ekintza.

erreni, reni. Latinetiko erroa (renes: giltzurrunak).

Adib. erreniforme.

erreniforme. izond. Giltzurrun-formakoa.

errenka. iz. Errenkada; lerroa.

errenkada. iz. (Heg.)

1. Bata bestearen ondoan edo atzean ezarritako pertsona edo gauzen segida, ilara.

Lokotsak errenkadan jarri.

2. Lerroa.

Hamargarren orrian, laugarren errenkadan.

3. (Mat.) Matrize edo determinante bateko elementu-segida horizontala.

errenkan. adb.

1. Etenik, hutsarterik gabe. Jai bi edo hirutan errenkan jaunartzea.

2. Errenkadan; lerroan.

Pobreak bizi behar pobreen errenkan.

errenkarnazio. Ik. berraragiztapen.

errenkura. iz. Arrangura.

errenta. iz.

1. Besteren etxea, lurrak, etab. erabiltzeagatik hilero edo urtero ordaindu behar dena, bereziki diru-kopurua.

2. Kapitalaren ondorio edo errendimendu bezala jasotzen duen dirua.

Urtean sei mila ezkutu errenta ematen duen kapitala.

(Ekon.) nazio-errenta.

Estatu batek ekoiztutako ondasun ekonomikoen balio garbia.

per capita errenta.

Estatu, lurralde, etab.etako errenta totalaren eta biztanle-kopuruaren arteko zatidura; biztanle bakoitzeko errenta.

errentan hartu. Alokatu.

errentagarri. izond.

Etekina ematen duena.

errentagarritasun. iz.

Errentagarria denaren nolakotasuna.

errentamendu. iz.

Errentariak jabeari ordaintzen dion errenta edo alokairuaren truke, ondasun bat usufruktuan edo erabiltzeko lagatzea.

Errentamendu-kontratua.

errentari. iz. Etxea, lursaila, etab. errentan hartzen duena.

errenta(tu). du ad.

Errentan hartu edo eman.

errentatzaile. iz.

Etxea, lursaila, etab. errentan ematen duena.

errenteria. iz.

Kanpotik zetorren nahiz kanpora zihoan burdina, altzairua, mea, etab. gorde, pisatu, etab.etarako eraikitako instalazio-multzoa.

errentero. iz. Errentaria, maizterra.

erreo, rrea. Grekotiko erroa (rheos: jarioa, korrontea).

Adib. erreologia, erreometro, leukorrea.

erreologia. iz. (Fis.) Materialen gaineko indarrek eragindako deformazioak eta fluxuak aztertzen dituen zientzia.

erreometro. iz. (Fis.) Fluido baten abiadura neurtzeko tresna.

erreondo. iz. (G) Erretako mendia.

erreostato. iz. (Elektr.)

Erresistentzia aldakor gisa erabiltzen den aparatua, zirkuitua ireki eta erresistentziaren balioa aldatzeko aukera ematen duena.

erreostiko. iz. (G)

Esnea hartzean txahalak ematen duen zunka.

errepara(tu). du ad.

1. (Ipar.) Ordaindu, osatu.

Egin kalteak erreparatzeko.

du (askotan dio) ad. 2. (Heg.) (herr.) Ohartu, arreta jarri, sumatu.

Errepara ezazue ondo, jarriko dudan puntuan.

Erreparatu al diozue haren hitz egiteko etorriari?

erreparlari. iz. Mezularia, mandataria.

Behin aitak abatetxera bidali behar izan zuen erreparlari edo mandatari.

erreparo. iz. (herr.) Lotsak, beldurrak, eta antzeko sentimenduek eraginda, zerbait egiteko zailtasuna.

errepasa(tu). iz. (...).